Txiotesia7 lehiaketaren sariak hilaren 30ean banatuko dituzte, Markeskuan
Txiotesia euskal ikertzaile gazteen lanak gizarterako eta haiei izen-abizenak jartzeko UEUk 2013az geroztik antolatzen duen lehiaketa da. Parte-hartzaileek Mastodon-etik edo X/Twitter-etik zabaldu behar dute beren ikerketa-lana eta bi irabazle izendatzen dituzte: Ikertzaile ulergarriena (500 €) eta Ikertzaile originalena (300 €). Sari banaketa maiatzaren 3ean egingo da, Markeskua jauregian.
Aurten 7. edizioa egin da eta 37 ikertzailek hartu dute parte bertan (24 emakumek eta 13 gizonek), euretatik 29 doktoregaiak eta 8 doktoreak direlarik. Aipatzekoa da, bestalde, parte-hartzaileen %68a berria izan dela lehiaketan.
Parte-hartzaileetatik, tesia unibertsitate desberdinetan eginda edo egiten ari dira, besteak beste: UPV/EHU, Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, Miamiko Unibertsitatea eta Milanoko Politeknikoa. Eta Ikertalde hauetako ikertzaileek parte hartu dute, besteak beste: BCAM, Polymat, Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutua, Tecnalia, Parte Hartuz, AFIT, ELEBILAB, Minbiziaren Biologia Molekularra, NOR, Gluten3S, ADIAN, Schumacher Lab, AgeingOn eta Sarcellomics, Intelligent Systems Group, Funimmune laborategia, Monumenta Linguae Vasconum, IKERHEZI, Enedi, Erizaintza eta Osasun Sustapenerako Ikertaldea, Farmaterm, Ikasgaraia, Monumenta Linguae Vasconum, IE2IA, GIKAFIT, GPAC, Zooplanktonaren ikertaldea, Ikasgaraia, Computational Electromagnetics Lab, eta abar.