Txistularien XXIII. Alardea egingo da domekan
150 musikari, dantzari eta korukide baino gehiago elkartuko dira, tartean Donostiako Orfeoia
2025/06/13
12:02
eta kitto!
Eibarko lehen txistulari banda sortu zela 90 urte beteko direla eta, hori ospatzeko Txistularien XXIII. Alardea egingo da domekan, 12:30ean Untzagan. Ekitaldi berezi horretan 150 musikari, dantzari eta korukide baino gehiago elkartuko dira, tartean Donostiako Orfeoia. Usartza Txistulari Taldeak Udalarekin lankidetzan antolatu duen kontzertuan Euskal Herriko hainbat tokitatik etorriko diren txistulariak arituko dira, Eibarkoekin batera, eta Eibarko Musika Eskolako txistu-ikasleek, herriko metal boskoteak, teklatuak, baxu elektrikoak, perkusioak, eta Kezka eta Neledantza taldeek ere hartuko dute parte. Garikoitz Mendizabalek zuzenduko du, eta estilo eta erritmo ezberdinetako obrak interpretatuko dituzte.