Txosnagunerako jai egitaraua aurkeztu dute
2016/06/15
00:51
eta kitto!
Errebalgo lanak direla eta, aurten Jaixak Herrixak Herrixandako Jai Batzordeak hainbat proposamen aurkeztu dizkio Udalari “txosnagune duin” bat izateko asmoz. Tratuak tratu, azkenean, aurtengo San Juanetan txosnak Txaltxa Zelaiko kioskoan eta azpiko parkean, eta Txikito kalean ipiniko dira. Dena dela, Jai Batzordeak aditzera eman duenez, Udalaren aldetik gauza asko daude zehazteke eta kolokan, jaiak hasteko astebete baino gutxiago falta den honetan. Hala ere, lau egunerako egitaraua prestatu dute txosnagunerako Eibarko hainbat eragilek elkarlanean.
Jaixak Herrixak Herrixandakok martitzenean plazaratu zuenez, bi desadostasun edo “arazo” nagusi dituzte oraindik, San Juanak gainean dauden arren. Alde batetik, gazte eguneko bazkariaren kokapena “zehaztu ezinik” dabiltza. Euren hitzetan, hasiera batean Udalak bazkaria Untzaga plazan egiteko aukera eskaini zien, baina oraindik ez dute hau baieztatuko duen erantzun irmorik jaso: “600 lagunentzako bazkaria antolatzeak lan handia ematen du eta Udalak duen jarrera horrekin gure egunerokotasuna baldintzatzen ari dira”. Gauzak horrela, eta inolako erantzunik jasotzen ez dutela berretsiz, bazkaria Untzaga plazan egitea erabaki dutela adierazi dute, Udalaren erantzuna edozein dela ere. Bestalde, Udaletxeak Jai Batzordeari ematen dion diru-laguntzaz ere aritu ziren. Jaixak Herrixak Herrixandakok “onartezintzat” jotzen du Udalaren San Juan jaietako aurrekontua 140.000 euro ingurukoa izatea eta txosnaguneari horren %2'5a ematea: “Kopuru hau gure inguruko herriek duten diru-laguntzarekin alderatzen badugu, lotsagarria dela konturatuko gara”.
Hala ere, Jaixak Herrixak Herrixandakok jaietarako egitaraua osatu du eta, horren barruan, 12 kontzertu, 2 herri bazkari, trikipoteoak, bertso saioa, elektrotxarangak, tortilla txapelketa, jolasak eta beste hainbat ekitaldi prestatu ditu: “Antolatutako guztia gure izaera errespetatuz eta aldarrikatuz egingo dugu, beti bezala jai herrikoien, euskaldunen, parekideen eta partehartzaileen alde lan eginez”.
Hilabeteak eman dituzte barixakuero biltzen herriko hainbat eragile politiko zein sozial, kirol talde edota norbanakoak San Juanak prestatzeko. Txosna jartzen duen (edota laguntzen duen) eragile bakoitzak ekintza desberdinak antolatzeko ardurak hartu ditu eta horri esker lortu dute egitaraua aurrera ateratzea. Antolatutako kontzertu nahiz beste ekintzetan hainbat irizpide izan dituzte kontuan: protagonistak eibartarrak izatea, euskaraz jardutea, emakumeen presentzia duten taldeak ekartzea… Gainera, gune askea izanda, txosnagunean ez dute inongo erasorik (homofobo, sexista, arrazista,…) onartuko. Horregatik, NALUA Eibarko Feministek iaz egin zuten bezala, erasoen aurkako protokolo bat abiatuko dute aurten ere. Protokolo hau txosna guztietako kideek ezagutuko dute eta, erasorik egonez gero, nola jokatu eta horren aurrean nola erantzun jakingo dute.
Hilaren 26a izango da egitarauko azken eguna, hauteskunde domeka hain zuzen ere eta, horren aitzakiarekin, txosnagunea ere, mozorro egunaz baliatuz, hauteskunde giroz jantziko da. Jai Batzorde eta hauen laguntzaileen berbetan, “urtero bezala, ilusioz, gogoz, maitasunez, pozez... hamarnaka pertsonen lanari esker, egitarau zabala aurkeztu dugu jai herrikoien alde”.