U30eko grebarako bihar egingo den argazkirako gonbidapen zabala egin dute
2020/01/17
12:41
eta kitto!
Lan, pentsio eta bizitza duinak eskatzeko greba orokorra deitu dute Euskal Herrian hilaren 30erako. Maila orokorrean aspaldi ekin zioten greba eguna prestatzeko lanari eta Eibarren ere hainbat bilera egin dituzte Greba Batzordea osatzen dutenek. Greba eguna geroz eta gertuago dagoela ikusita, herritarrak mobilizatzeko asmoz deialdia egin dute asteburu honetarako: zapatu arratsaldean, 19:00etan, U30 grebarako argazkia egingo dute Untzagan, harmailetan, eta jende guztia bertara joatera animatu nahi dute, talde argazkia ahalik eta jendetsuena izateko. Argazkia egin eta, jarraian, kalejira egingo dute.
Bizi baldintza duinak bermatzea helburu duen hilaren 30eko greba orokorra erregistratu zuten aurreko astean Bilbon eta Iruñean Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren kide diren sindikatuek. Greba erregistratzeko ekitaldietan ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE, Etxalde eta Hiru sindikatuetako ordezkariak egon ziren eta, jarraian egindako adierazpenetan esandakoaren arabera, “hilaren 30erako deitu den greba orokorrarekin herritar askoren lan eta bizi baldintzak hobetzeko borrokan jauzi bat eman nahi dugu. Pentsio sistema publikoa bermatu nahi dugu, lan baldintzak hobetu, eskubide sozialak garatu, eta sinetsita gaude greba orokorra helburu guzti hauek lortzeko tresna eraginkorra izango dela”. U30ko grebaren harira, besteak beste, eskaera zehatzak jasotzen dituen aldarrikapen taula bat garatu dute, “herritarren beharrei zuzenean erantzuten dieten proposamenak” bertan bilduta.
https://youtu.be/jAyl5zcvGdc
Urtarrilaren 30erako greba deitzea gizarte mugimendu biren arteko konfluentziari zor zaio: “Hego Euskal Herriko pentsiodunen mugimenduak bi urte daramatza pentsio duinen alde astero mobilizatzen. Bide horretan, pentsioen eremuaz gaindi, modu zabalagoan “planto” egiteko beharra plazaratu dute, euren aldarrietatik harago joateko asmoz. Duela sei urte, sindikatu eta eragile sozial ugarik herritarren eskubide sozialak biltzen dituen Karta osatu genuen, prozesu parte-hartzaile baten bidez. Orduz geroztik eskubide horien aldeko ekimenak antolatu ditugu. Orain, aipatu planteamenduaren haritik, mugimendu bien arteko konfluentzia eman da, pentsiodunen eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren artekoa, alegia. Egoera ikusita, beharrezkoa iruditzen zaigu jauzi bat ematea lan baldintza, pentsio eta bizitza duinaren aldeko borrokan. Konbentzimendu hirukoitz batek batu gaitu: batetik, pentsioena denon afera da, oraingo pentsiodunena nahiz etorkizunekoena; bestetik, lan baldintza duinen aldeko borroka ezinbestekoa da; eta, azkenik, eskubide sozialak bermatu behar dira”. Deialdia egin dutenek oso argi daukate grebarako hamaika arrazoi dagoela eta, gainera, grebak azken urteotan lanean zein bestelako esparruetan galtzen joan diren eskubideak eta gutxieneko baldintzak berreskuratzeko aukera paregabea emango duela uste dute.