Udaberria hasi da eta gereziondo-loreek distira egiten dute
Ray Muñozek herriko zuhaitzen argazkiak batu ditu bideo honetan
2025/03/20
12:03
eta kitto!
Gaur goizeko 10:02ean sartu gara udaberrian. Dena dela, herrian orain dela aste batzuetatik bizi dugu udaberri giroa eta horren erakusle dira Eibarko hainbat tokitan ditugun gereziondoak. Badira egunak adarretatik loreak zabaldu zirenetik eta kaleak dotore apaindu dituzte.
Ray Muñoz argazkilariak, gereziondo-loreekin liluratuta, herrian zehar ibili da argazkiak egiten eta bideo honetan batu ditu guztiak. Eskerrik asko, Ray!