Udalak Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleentzat Lekeitiora irteera antolatu du maiatzaren 23rako
2026/05/04
15:43
Irati Alvarez Malaxetxebarria
Eibarko Udalak Derrigorrezko Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleentzako irteera berezia antolatu du maiatzaren 23rako Lekeitiora.
Jardueraren barruan, ikasleek multiabentura parkean jarduteko aukera izango dute eta, gainera, Karraspio hondartzara ere bisita egingo dute, eguna naturan eta jarduera fisikoan igaroz.
Irteeran parte hartzeko izen-ematea maiatzaren 4tik 17ra egongo da zabalik, eta 15 euroko kostua izango du. Izen-ematea ondorengo formulario bidez egin beharko da: https://formularioak.eibar.eus/eu/abenturaparkea2026
Plazak baino eskaera gehiago egonez gero, zozketa maiatzaren 18an egingo da, eta emaitzak maiatzaren 19an argitaratuko dira Eibarko Udalaren webgunean.