Udaltzaingoa | Ekainaren 12ko Eguneroko Txostena

Jarraian dauzkazue gaurko egunari dagokion Eibarko Udaltzaingoaren txostenean jaso dituzten gorabehera nagusiak.
Udaltzaingoa | Ekainaren 12ko Eguneroko Txostena
2024/06/12 18:10
eta kitto!

TRAFIKOA

- Ez dago gorabehera aipagarririk.

BESTE GORABEHERA BATZUK

- Ekainaren 11n, 17:21ean, telefonoz jakinarazi zigutenez, Tiburzio Anitua kaleko etxebizitza batean liztor asiarraren habia bat zegoen. Patruila bat bertaratu zen jakinarazitakoa egiaztatzeko.

OHARRAK

- Hurrengo igandean, hilak 16, txirrindularitzako LXXXVIII SAN JUAN SARI NAGUSIA izango da. Irteera Fermin Calbeton kaletik izango da goizeko 10:00etan. Lasterketa 12:25ean amaitzea aurreikusten da; Barrena kaletik eta Urkizu pasealekutik sartuko da eta Toribio Etxebarria kaleko helmugaraino iritsiko da.