Udazkenerako eskaintza zabala antolatu du Udako Euskal Unibertsitateak (UEU)
2016/09/21
08:23
eta kitto!
Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) urritik abendura bitartean 10 ikastaro eskainiko ditu, horietako bost Markeskuan eta beste bostak, berriz, on-line. Mari Karmen Menika, UEUren Ikastetxe Nagusiko arduradunaren esanetan, “ezagutza eta informazioaren gizartean gaude eta ikaskuntza bizitza-ziklo osora zabaldu da. Horrek formazio eta trebakuntza premia berriak ekarri ditu eta UEUk egindako eskaintza formatiboak premia horiei erantzun die, etengabeko prestakuntzaren barruan ezagutzak berritu, eguneratu eta trebetasun berriak jasotzeko aukera eskaintzen baitu”.
Eibarko ikasgelako eskaintzaren barruan ikastaro hauek emango dituzte: "Videogametik bideo-jokora. Bideo-jokoak euskarara itzultzen", "Pedagogia sistemikoa eguneroko hezkuntza-praktikan", "Herrigintza Feminismotik", "Kulturak, hizkuntzak eta lurraldeak: kultur aniztasunaren begirada" eta "Python programazio-lengoaia: ikasi praktikaren bidez". Eta on-line, berriz, beste hauek: "Lurraldea ulertu eta aztertzeko beste modu bat. GIS librea eta Geoprozesamendua (QGIS)", "R software askearen erabilera Natur Zientzietako estatistiketan", "Euskal Literaturaren irakaskuntza Bigarren Hezkuntzan", "Ordenagailuak programatzen txiki-txikitatik" eta "Euskal Herriko oroimen historikoa". Matrikula epea zabalik dago eta www.ueu.eus webgunearen bitartez egin daiteke edo, bestela, telefonoz, 943 82 14 26 zenbakira deituta. Bestalde, Eibarren zein Elgoibarren erroldatuta daudenentzat diru-laguntzak emango dituzte aurten ere.