UEU-k Udako Ikastaroen zerrenda argitaratu du
Eibarren emango dituzte ikastaro gehienak, zortzi hain zuzen ere
2025/04/01
10:50
eta kitto!
Udako Ikastaroen 53. edizioa antolatu du Udako Euskal Unibertsitateak (UEU). Azken urteetan bezala, aurtengo edizioan ere jardunaldiak izango dira protagonista. Egoitza nagusiak Eibar, Baiona eta Iruñea izango dira, baina Bilbo, Tolosa, Usurbil, Gasteiz eta Errenteriara ere iritsiko dira Udako Ikastaroak.
Izen emateko epea maiatzaren 5ean zabalduko da eta jarraian azaltzen den zerrendako ikastaroen artean aukeratu ahal izango da:
- Hasiera ekitaldia: Euskarazko produkzio zientifikoa. (Bilbo, ekainak 11)
- Arnasguneei arnasa ematen. Egungo gizarte aldaketen aurrean zer behar dute arnasguneek euskarari arnasa ematen segitzeko? (Tolosa, ekainak 12)
- Badago alternatiba! Taupada atzerakoiari Euskal Herrian aurre egin. (Eibar, ekainak 13)
- Gizarte Ekonomiako Euskal Ikerlarien Topaketa: teoria eta praktika uztartuz. (Eibar, ekainak 17)
- Kooperatibismo eraldatzailea, ekonomia soziala eta proiektu publiko-komunitario-kooperatiboak. (Jakin Jardunaldia). (Usurbil, ekainak 19 eta 20)
- Irizpide agroekologikoak definitu eta gizarteratzeko tresnak: Berme Sistema Parte hartzaileak. (Usurbil, ekainak 19)
- Filosofo Euskaldunen II. Bilkura: filosofia hormarik gabe. (Iruñea, ekainak 26 eta 27)
- Informatikaren oinarriak eta pentsaera konputazionala desentxufaturik: JolasMATIKA. (Iruñea, ekainak 26 eta 27)
- Euskararen Periferiak: esperientziak eta oinarriak. (Gasteiz, ekainak 30)
- Gaur egungo Euskal Herria, kolonizazio prozesu baten emaitza al da? (Gasteiz, ekainak 30)
- Berrikuntza Pedagogikoari buruzko hausnarketa kritikoa. (Eibar, uztailak 1-3)
- Mundua sutan. Gaur egungo gerra-zikloa eta desmilitarizaziorako bideak. (Eibar, uztailak 2)
- Euskal liburutegi nazionala. (Eibar, uztailak 3)
- Ikasle gorren hezkuntza: erronkak eta bide berriak. (Eibar, uztailak 1)
- Hizkuntzalaritza Klinikoko 2. jardunaldia. (Baiona, uztailak 4)
- Euskal literaturaren irakaskuntza Bigarren Hezkuntzan. Irakasle literaturzaleok elkarrekin pentsatu eta ekin dezagun. (Baiona, uztailak 7 eta 8)
- Datu egituratu masiboak Commonsera OpenRefine bidez. (Baiona, uztailak 8)
- Euskal literatura eta arte garaikideen irakurketa feministak eta kuirrak. Espazioak, afektuak eta erresistentziak. (Eibar, uztailak 10)
- Eraldaketarako teoriak zorrozten. (Errenteria, uztailak 11)
- Audientzia datuetatik abiatuta, euskal hedabideen datu kultura esploratzen. (Eibar, irailak 11 eta 12)