Urban sketch topaketa antolatu du Eibarko Artisten Elkarteak maiatzaren 16rako, zapaturako
Ekimenaren arduradunek azaldu digutenez, dagoeneko 30 bat lagunek eman dute izena bertan parte hartzeko eta, norbait animatuz gero, izen-ematea zabalik dago oraindik.Egun osoko jarduera izango da: tren geltokitik abiatuta, 10:00etan hasiko dira marrazten; ondoren, Ibarkurutzeko iturria, Coliseo antzokiaren ingurua, eta Errebal plazako merkatua margotuko dituzte parte-hartzaileek. Eguerdian, 14:00ak aldera, Untzagako jubilatuen etxean bazkalduko dute (menuak 15 euro balio du, kafea barne, eta interesdunek aurrez izena eman beharko dute; azken eguna maiatzak 13, eguaztena). Arratsaldean, 16:00etan, Eibarko Armagintzaren Museora joango dira bisitan (doan), eta Eibarko Udalaren laguntzari esker, bertan marrazkiak egiteko aukera izango dute. Jardunaldia 18:00etan amaituko da, talde-argazki batekin. Antolatzaileek izena lehenbailehen emateko eskatu dute, bereziki bazkarirako. Horretarako, WhatsApp bidez jar daiteke harremanetan 626 127 248 (Santi) edo 657 727 157 (Josevi) telefono zenbakietan.