Urbat IKEk bi garaipen eta bi porrotekin bete du asteburua

Senior Gizonezkoen 2. Maila Nazionaleko taldeak 13-11 irabazi dio Olivarri, eta Jubenilek penaltietan menderatu du WP Donostia (14-15).
Urbat IKEk bi garaipen eta bi porrotekin bete du asteburua
(Argazkia: URBAT IKE)
2026/11/24 14:51
Oihane Zabala

Urbat IKEk bi garaipen eta bi porrot izan ditu asteburuko jardunaldian. Emaitzarik onenak Senior A taldeak eta Jubenilek lortu dituzte. Senior Gizonezkoen 2. Maila Nazionaleko taldeak 13-11 irabazi dio Olivarri, neurketa lehiatu batean. Senior Gizonezkoen 1. Euskal Herriko taldeak, berriz, 9-21 galdu du Náutica Portugaleteren aurka. Senior Emakumezkoen Hiru Urak taldeak ere porrota jaso du, 6-17 Urgararen aurka.

Jubenil taldeak, aldiz, garaipena eskuratu du WP Donostiaren aurka. Aurkariak alde handia hartu du hirugarren laurdenean, baina Urbatek markagailua berdintzea lortu du. Azkenean, penaltien txandan erabaki da partida, eta Urbatek 14-15 irabazi du.

Harrobian ere albiste pozgarria izan dute: Ayman Jebari eta Oier Bergaretxe infantil mailako jokalariak Carla Fargasek zuzendutako entrenamendu batean parte hartzeko hautatu dituzte. Fargas Espainiako Igeriketa Federazio Errealeko (RFEN) staff teknikoko entrenatzailea da.