Uretako puzgarriak ipiniko ditu Udalak Untzagan barixaku eta astelehen arratsaldean
2023/07/12
16:35
eta kitto!
Udako beroari aurre egiteko plan ezinhobea prestatu du Udalak barixaku honetarako eta astelehenerako. Bi egunetan uretako puzgarriak ipiniko dituzte Untzagan, 16:30etik 19:30era, eta nahi duten haur guztiek izango dute bertan freskatu eta jolasteko aukera.