Urki FT-ko taldeek emaitza paregabeak lortu dituzte azken asteburuan

Erregionaleko Gorengoen mailako taldeak bigarren postuan jarraitzen du
Urki FT-ko taldeek emaitza paregabeak lortu dituzte azken asteburuan
2024/03/06 11:30
eta kitto!

Erregionaleko Gorengoen mailan jokatzen duen Urkiko talde nagusiak 0-4 irabazi zuen Seguran (Maguna, Gaizka, Aner eta Markelen golekin) eta, emaitza horrekin, bere multzoko bigarren postuan jarraitzen du, Euskaldunarekin berdinduta. Bestalde, jubenil mailako hiru taldeetatik bi irabazle izan ziren eta hirugarrenak berdindu egin zuen.

Ohorezko Mailako Urki JMR taldeak 2-0 gainditu zuen Aloña Mendi, Gorengo Mailakoak 1-2 irabazi zion Legazpin Ilintxari, eta igoera fasea jokatzen diharduen hirugarrenak bana berdindu zuen Urolarekin. Kadeteetara pasatuz, Gorengoen Mailakoak 0-2 irabazi zion Burumendiri Mutrikun, eta igoera fasea jokatzen dabilen besteak 1-0 galdu zuen Touring-ekin Errenterian. Eta, infantiletako txapeldunen fasean, Urkik 2-1 garaitu zuen Anaitasuna.