Urrea eta brontzea lortu zuten Judo Kalamuakoek Gipuzkoako Haur Txapelketan
Eibarko taldeko bost judoka aritu ziren Urnietan jokatutako txapelketan
2024/02/19
17:40
eta kitto!
Zapatuan Urnietan jokatutako Gipuzkoako Haur Txapelketaren bigarren fasearen barruan, Kalamua judo taldea bost ordezkarirekin izan zen bertan. Eta horietako bi dominekin bueltatu ziren: 63 kilotik beherako mailan June Valladaresek urrezkoa bereganatu zuen, eta 38 kilotik beherakoan Aner Gonzalezek brontzea eskuratu zuen.
Beste hiru ordezkariek honako lana egin zuten: 57 kilora artekoan, Julen Martinek borroka bat irabazi zuen eta bi galdu; eta pisu berean lehiatu zuen Sara Azpiazuk eta 46 kilora artekoan borrokatu zuen Andoni Urrak egindako biak galdu zituzten. Martxoaren 3an jokatuko dira finalak eta Kopakoak.