Urriaren 15era arteko epea dago Debabarreneko Esperientzia Eskolan izena emateko
Matrikula betetzeko Pegorara joan daiteke.
2025/07/03
11:09
eta kitto!
Debabarreneko Esperientzia Eskolako matrikula egiteko epea zabalik dago 2025-26 ikasturterako, eta urriaren 15era arte eman daiteke izena, Pegora herritarrentzat harrera bulegoan. Ikasten Elkarteak antolatzen duen Debabarreneko Esperientzia Eskola 55 urtetik gorako pertsonei zuzendua dago, eta bertan formazioa eta partehartzea izango dituzte ardatz. Ikasturtea urriaren 21ean hasiko da, eta klaseak martitzen, eguazten eta eguen goizetan izango dira. Informazio gehiago nahi izanez gero, 695 788 936 telefono zenbakira deitu daiteke.