Ustekabe fanfarreak ‘Eibarko kantak’ diskoa aurkeztuko du eguenean eta barixakuan Coliseoan
2021/12/14
10:44
eta kitto!
Ustekabe txarangak Eibarko 11 abesti edo doinu zahar adierazgarri hartu eta bere ukitua eman die, ‘Eibarko kantak’ izeneko disko berezia sortuz. Lanak aste honetan ikusiko du argia eta, aurkezpena egiteko, fanfarreak bi kontzertu eskainiko ditu, eguenean eta barixakuan, 20:00etan, Coliseo antzokian.
Sarrerak 5 eurotan eskuratu daitezke Kutxabank bitartez edo ikuskizunak hasi baino lehen Coliseoan bertan. Baina adi egon, ‘...eta kitto!’-k bi sarrera bikoitz zozketatuko dituelako.
Eibarko 11 abesti
Hauexek dira Ustekabek argitaratuko duen diskoan sartu diren kantu edo doinu herrikoiak: Agur esanda banua, Arragueta, Suite Eibartarra, Eibar tiene su entrada, Eibarko Herria, Forjarien kanta, Hiru gizon ilustre, Venid al pueblo de Eibar, Arrateko Ama, Himno a Eibar eta Cielito.
Diskoaren lagungarri eta osagarri, kantu bakoitzari buruzko informazioa eta alderdi musikala jasotzen duen liburuska egin da, ezinbestekoa Ustekabek egin duen harmonizazio-lan sekulakoaren jatorria ezagutzeko.