Uxue Barkos, politikaria: “Elkarbizitza da gizarte bat aurrera eramateko tresnarik ederrena”
2020/01/17
09:22
eta kitto!
Uxue Barkos politikari nafarrak ‘Ondo egindako lana’ saria jasoko du Armeria Eskolaren eskutik. “Iruñeko zinegotzi, Gorteetako diputatu eta Nafarroako lehendakari ohiaren politika egiteko beste modu bat azpimarratu nahi dugu”, Armeriakoen berbetan. Astelehenean, hilaren 20an, 18:30ean, Barkos omenduko dute Armeria Eskolan eta, gainera, politikariak Xabier Lapitz kazetariarekin solasaldia edukiko du.
- Nola jasotzen duzu ‘Ondo egindako lana’ saria?
Emozio handiz jasoko du saria datorren astelehenean, proposamena emozio handiz jaso nuen bezala. Zein sari ederra den azpimarratu nahi dut. Ondo egindako lanari emandako sari batek proposatzen duen filosofia oso baikorra da eta, are gehiago, politikaren inguruan horrelako onespen bat egiteak balio handia du.
- Nola egiten duzu lan edo, behintzat, nola saiatzen zara lana egiten?
Nahiz eta politikara begira egin, oso esparru ezberdinetan egin izan dut lan nire bizitza profesionalean. Lehenik, eta urte askotan zehar gainera, kazetaritzan egin nuen lan. Eta egun, eta urte askoz baita ere, politikari moduan. Politikagintzan bide askoz laburragoa egingo nuela pentsatzen nuen, baina azkenean luzatu egin da eta positiboki gainera. Momentu ederrak bizi izan ditut, eta gaitzak baita ere, nola ez. Lana anbizioz egiten saiatzen naiz, anbizio positiboarekin, eta gehien bat gizarteari begira. Zentzu horretan kazetaritzak eta politikagintzak zerikusia handia dute.
- Nafarroako Gobernuaren presidentzian une historikoa bizi izan zenuen, urte askoren ondoren UPN boteretik kanpo geratu zelako. Nola bizi izan zenituen laur urte horiek?
Urte ederrak izan ziren. Ez bakarrik niretzat Nafarroako Gobernuko presidente gisa, baizik eta laukotea osatzen genuen alderdiontzat. Argi geneukan momentu historikoa zela, erantzukizunez josita, eta ez zen momentu erraza izan. Ekonomikoki oso momentu latza izan zen, orduan aurkitu genuen egoera ez zelako batere erraza. Nafarroako kontuak haustuta zeuden. Politikoki ere ez zen erraza izan. Inbestidura saioko hitzaldian esan nuen bezala: “presidente abertzalea naiz, abertzaleok gehiengoa ez garen herrialde batean”. Zer esan nahi nuen horrekin? Presidente gisa oso argi neukala non izan behar zuen nire errepresentazioak, baina baita ere politikoki harrotasunez mantentzen nuela nire posizioa. Nahiz eta gehiengoa ez osatu, posizio erreala da hori Nafarroan. Beraz, urte ederrak izan ziren, baina zailak baita ere. Bagenekien ez zela erraza izango momentu hura berriz errepikatzea eta, egia esan, ez genuen pentsatzen gero bueltan etorriko zena hain handia izango zenik, nahiz eta Geroa Bairen eta EH Bilduren kasuan oso emaitza onak lortu genituen 2019ko Nafarroako Foru Hauteskundeetan.
- Kazetari moduan ezagutu zintugun. Nola egin zenuen jauzi politikagintzara?
Oso momentu berezia izan zen. Sasoi hartan Madrilen egiten nuen lan ETBko berriemaile moduan eta gogoratzen dut 2003ko abenduan Nafarroari buruzko oso albiste garrantzitsu bat agertu zela. 2004ko Hauteskunde Orokorretara begira Nafarroako alderdi batzuen koalizio eraketaren inguruan egiten zuen berba albisteak. Aralar (Herri Batasunatik ateratako alderdi bat, Patxi Zabaletak zuzenduta eta biolentziaren aurrean beste jarrera bat zuena), Eusko Alkartasuna, Eusko Alderdi Jeltzalea eta beste hainbat alderdi zeuden koalizio horretan. Koalizioa aurkeztu eta hautagai baten bila jarri ziren, eta niri proposatu zidaten. Momentu hartan pentsatu nuen ederra dela politika aktibotik kanpo gauden herritarrok gure bizitzaren momentu batean apostua egin eta gizarteari begira gure lana eta denbora eskaintzea. Horrek animatu ninduen eta, familiarekin kontsultatu ondoren, baiezkoa eman nuen.
- Kazetari moduan politikaren mundua gertutik ezagutzeko aukera izan zenuen. Baliagarria izan zitzaizun politikagintzara jauzi egiteko?
Bai, erabat. Urtez izan nintzen berriemailea Madrilgo Kongresuan, eta esparru politikoa eta eszenatokia ezagutzen nituen.
- Lehenik, zinegotzia izan zinen Iruñeko Udalean eta, orain, Parlamentuan zaude. Alde handia dago?
Udal politika eta politika orokorra edo legislatiboa oso ezberdinak dira. Udal politika gertukoa da, egunerokoa, herritarren arazoak bertan jorratzen dituena. Parlamentukoa, bestetik, orokorragoa da. Zein gustatzen zaidan gehien? Ez naiz ausartzen bat aukeratzen. Agian, eztabaida parlamentarioan erosoago sentitzen naiz.
- Nolako plaza da Nafarroa politika egiteko?
Ez da plaza erraza. Nafarroako gizartea oso anitza da, baina askok ez dute onartu nahi. Aniztasun horiek bideratu egin behar dira eta politikak erantzukizun handia du zentzu horretan. Ziur naiz guztiok helburu berberak ditugula edo, gutxienez, puntu berera iritsi nahi dugula. Hori bai, bideak guztiz ezberdinak dira. Horretarako erabat beharrezkoa den tresna bat dugu: elkarbizitza. Gure herrian, ez bakarrik Nafarroan, baizik eta Euskal Herri osoan, urte oso latzak bizi izan ditugu hainbat gaien inguruan, baina horrek erakutsi digu elkarbizitza dela tresnarik ederrena gizarte bat bere erronka sozial, kultural eta politikoetan aurrera eramateko. Zentzu horretan oso kementsua naiz. Politikagintzan ari garenon erantzukizun sakonena elkarbizitzarako moldeak, esparruak eta baldintzak lortzea da.