Voragine websailaren aurrerakina aurkeztu dute
2020/04/30
18:47
eta kitto!
Vicky Rojas eta Dalila Cabrera eibartarrek sortutako Voragine websailaren aurrerakina aurkeztu zuten atzo. Fikzio klasikoa eta zuzendariek gazteagoak zirenean ikus-entzunezko lanetan ikusi nahi zituzten elementuak batzen ditu websailak: zientzia-fikziozko lan batean emakume protagonistak , sexu-orientazio ezberdinak , eta genero identitate eta jatorri ezberdinetako protagonistak agertzea. Hainbat urtetako lanaren ondoren, eibartarren lanak laster ikusiko du argia.
![535UEU-Irakaskuntza-Master-Baner-300x30011.gif 535UEU-Irakaskuntza-Master-Baner-300x3001](https://etakitto.eus/albisteak/albiste-irudiak/535ueu-irakaskuntza-master-baner-300x30011.gif/@@images/image-0-98e470b6cf7743306f568791db2c48af.gif)
Voragine errealitate paraleloko testuinguru batean pertsonen nortasuna eta portaera sozialak esploratzen dituen zientzia fikziozko websaila da. “Websailak zientzia-fikziozko testuingurua izan arren, gizakien inguruko hausnarketa egiten da bertan”, esan zigun Dalilak orain dela urtebete inguru egin genien elkarrizketan.
https://www.youtube.com/watch?v=hEHPmCqQE3c&feature=youtu.be