Walter Tuzzeo omenduko dute irailaren 28an
Martxoaren 18an utzi gintuen Walter Tuzzeok eta bere galerak hutsune handia laga zuen herriko musikarien artean. Urteak eman ditu Legarreko lokaletako soinu-teknikari lanetan eta herrian garatu diren hainbat musika proiektuetan hartu du parte.
Profesional bikaina izateaz gain, oso pertsona maitatua izan da eta Eibarko Musikari Gazteen Elkarteak omenaldia eskainiko dio irailaren 28an. Horretarako, berarekin harremana izan zuten hainbat taldek kontzertu berezia eskainiko dute Untzagan, 18:00etatik aurrera.
Besteak beste, talde hauek arituko dira bertan: Ustekabe, Trio Medianoche, Puro Chile, Judas Argarate, Eirband, Melissa & The Jacks, We Are Apes Hello!, David Karba, The Vartools, EIbarko Koro Gaztea, Azkaiter Pelox, Urkari, Mursego, Rumbo Paraiso, eta Mirari ta Aintzane.