Wikipedian emakume eibartarren presentzia handitzeko asmoz, "Euskal Wikiemakumeok" tailerra antolatu du Andretxeak
Wikiemakumeok elkarteak 10.000 emakumeren biografiak sortu ditu Euskal Wikipedian eta Andretxeatik adierazi dutenez, "orain eibartar emakumeei dagokigu plataforma hau Eibarko emakumeen biografiekin inplementatzen jarraitzea".
Horretarako, eta Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzuko Emakumeentzako Jabetze Eskolaren esparruan,Euskal Wikiemakumeok tailerra antolatu da Andretxean, Wikipedian emakume eibartarren presentzia handitzeko eta lan kolektiboaren bidez eibartarrei ikusgarritasuna emateko interesa duten emakume guztiei zuzendua.
Ikastaroan parte hartzeko ez da beharrezkoa izango aldez aurretik ezagutza informatikorik izatea. Nahikoa izango da Eibarko emakumeen memoria berreskuratu eta ezagutarazteko interesa izatea.
- Egunak: martxoak 6, 13, 20 eta 27 (osteguna).
- Ordutegia: 18:00etatik 20:00etara.
- Hezitzailea: Marisa Barrena Larruzea (Wikiemakumeok Elkartea).
- Prezioa: 8 € Eibarren erroldatuak eta 10 € Eibarren erroldatu gabeak.
- Aurreinskripzioa: https://formularioak.eibar.eus/eu/euskalwikiemakumeok2025-01>
Wikiemakumeok elkartearen asmoak hauxek dira:
- Emakumeen biografia berriak sortzea euskaraz.
- Wikipedian beste hizkuntza batzuetan badauden emakumeen biografiak euskarara ekartzea.
- Emakumezko editore euskaldunen kopurua handitzea.
- Euskal Wikipedian genero-ikuspegia txertatzea.
- Historian zehar izandako emakumeen ekarpenak eta ezagutzak Euskal Wikipedian biltzea.
- Feminismo ezberdinen ekarpenak eta protagonistak formatu anitzeko tresnetan islatzea (irudiak, datuak, bideoak, audioak, aipuak...)