Xabier Badiolak bihar aurkeztuko du bere bakarkako lana Ipuruako Merkatu Plazan

Xabier Badiolak bihar aurkeztuko du bere bakarkako lana Ipuruako Merkatu Plazan
2023/11/24 10:58
eta kitto!
Bihar, hilak 25 (zapatua), bere diskoa aurkeztuko du Xabier Badiola musikari eibartarrak Ipuruako Merkatu Plazan, 12:30ean. Hamar abesti dituen diskoa argitaratu zuen aurreko asteburuan  Badiolak. Folk doinuetan murgiltzen da eibartarraren bakarkako lehen diskoa, gitarra eta bere ahotsa protagonista direlarik. Abesti guztiak, gainera, euskaraz egin ditu. ...eta kitto! astekarian egindako elkarrizketa HEMEN irakurgai