Xabier Barruetabeña errugbilariak Zaragozako Fenix taldean jokatuko du
Eibarko errugbiak uztak ematen jarraitzen du, emakumezkoen zein gizonezkoen kasuan. Eibar Rugby Taldeak harrobiari garrantzia ematen dio eta horren erakusle da Xabier Barruetabeña jokalariak Zaragozako Recoletas Salud Fenix taldearekin fitxatu izana. Ohorezko Elite Mailan jokatzen duen taldea da Fenix, hau da, estatuko bigarren mailan, eta 18 urterekin jauzia eman du Barruetabeñak.
Barruetabeña zortzi urterekin hasi zen Eibar Rugby Taldean eta urte hauetan egindako bidean Euskadiko selekzioarekin aritu izan da hainbatetan. Gainera, Espainiako Errugbi Federazioaren (FER) Euskadiko Goi Errendimenduko Zentroko kide izateko hautatu zuten, bere proiekzioaren eta garapenaren aitortza gisa.
1,90 metroko altuera eta 96 kiloko pisua ditu, eta 2008ko irailaren 10ean jaioa da. Fenixek nabarmendu du fitxaketa berriak “oraina eta, batez ere, etorkizun handia” dituela aurretik.