XXVIII. Haurrendako Marrazki Lehiaketa egingo da domekan As Burgas kultur etxean
2026/01/07
13:32
Irati Alvarez Malaxetxebarria
Haurrendako Marrazki Lehiaketaren XXVIII. edizioa egingo da urtarrilaren 11n, domeka, Galiziako Kultur Etxean (As Burgas), 16:30ean hasita. Lehiaketa 2 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago, eta sormena eta parte-hartzea sustatzea du helburu.
Lehiaketa hiru kategoriatan banatuko da, adinaren arabera: 2 eta 5 urte bitarteko haurrentzat sari bat egongo da; 6 eta 9 urte bitartekoentzat, hiru sari; eta 10 eta 12 urte bitartekoentzat, beste hiru sari.
Ekitaldia amaitzean, parte-hartzaile guztientzat txokolatada eskainiko da, giro goxoan jardunaldia borobiltzeko.