YENTL film musikala barixakuko zineforum feminista saioan

Saioa 18:30ean hasiko da Portalean, eta sarrera librea da.
YENTL film musikala barixakuko zineforum feminista saioan
2025/05/28 09:02
eta kitto!

Oraingoan YENTL film musikala ikusteko aukera egongo da Portaleko areto nagusira. Pagatxa emakume taldeak antolatzen duen hitzordua barixaku honetan izango da, maiatzak 31, eta 18:30ean hasiko da. Betiko moduan, behin bukatuta, solasaldi bati ekingo diote. Sarrera librea eta doanekoa da.

Yentl Barbra Streisandek zuzendu, koidatzi eta koproduzitutako film estatubatuarra da. Isaac Bashevis Singerren ipuin batean oinarrituta dago. 1983an estreinatu zen.