Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programarako izen-ematea

Industriari lotutako Startups edo enpresa-ekimenei eta seed edo seed aurreko fasean daudenei zuzenduta dago.
Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programarako izen-ematea
2025/03/28 12:10
eta kitto!

Debabarreneko industriaren etorkizuna bultzatzea helburu duen ekimena da Make In! izenekoa, Debegesa Garapen Agentziak eskualdeko ekintzailetzari laguntzeko beste eragile batzuen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatutakoa. Azaldu dutenez, “industriari lotutako Startups edo enpresa-ekimenei eta seed edo seed aurreko fasean daudenei zuzenduta dago, baldin eta gutxieneko produktu bideragarria edo eraikitzen ari dena badute. Garrantzitsua da kontuan hartzea programara aurkezten diren ekimenek osagai teknologikoak edo negozio-eredu berritzaileak izan behar dituztela, esparru honetara lotutakoak: fabrikazio gehigarria, ikusmen artifiziala, RV/RA, robotika, IA, Big Data eta IoT”. 

Programak hainbat abantaila eskaintzen dizkie parte-hartzaileei: erreferentziazko industria-sare baterako sarbidea (BPTD elkartea), bezero potentzialetarako sarbidea, talenturako sarbidea, mentorizazio pertsonalizatua sektoreko adituekin, laborategi espezializatuak, lan-espazioak,prestakuntza eta ekitaldiak, inbertitzaileentzako sarbidea eta finantzaketa, besteak beste. 

Apirilaren 25era arteko epea
Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna (https://makein.debegesa.eus helbidean). Ondoren, Startup parte-hartzaileak hautatzeko prozesua martxoan zehar egingo da, programa apirilaren 30ean  hasiko da, eta maiatzaren amaierara arte iraungo du. Eta prestakuntza-saioak apirilaren 30ean, eta maiatzaren 8an, 16an eta 23an egingo dira”. Arduradunen berbetan, “aurreko edizioetan parte hartu dutenek inguruko enpresa industrialekin dagoen harreman zuzena nabarmentzen dute, eta horrek balio handiko kontaktu-sare bat ehuntzeko aukera ematen du, baita lankidetza-proiektuak garatzeko aukera ere. % 100 Startupsetara bideratutako programa da, eta parte hartzen duten enpresen tipologiaren arabera egokitzen da”.