Zabalik dago XXVI. Eibarko Asier Errasti Film Laburren Jaialdirako izen-emate epea
Eibarko Udalak eta Plano Corto Kultur Elkarteak antolatuta, azaroaren 3tik 7ra bitartean burutuko den 26. “Asier Errasti” Film Laburren Jaialdirako izen-ematea uztailaren 4ra arte egongo da zabalik eta internet bidez egin beharko da udalaren webgunean. Lanak ere web orri horren bitartez igo beharko dira sarera.
Plano Corto elkartearen helburua laburmetraiak eta ikusentzunezko gaiak sustatzea eta zabaltzea da eta Asier Errasti film laburren jaialdia – Javier Agirresarobe Saria antolatzen dute urtero udalarekin batera. Aurten aukeratutako film laburrak Eibarko Coliseo Antzokian proiektatuko dira azaroaren 3tik 7ra bitarteko astean, 20:00etatik aurrera. Sari banaketa ekitaldia azaroaren 8an izango da, zapatua, Eibarko Coliseo Antzokian, 19:30ean.
