Zaintza lanak, enplegua eta aberastasuna banatzeko aldarria egingo du LAB-ek Maiatzaren Lehenean
2022/04/27
11:29
eta kitto!
Atzo arratsaldean agerraldia egin zuten LAB sindikatuko ordezkariek Untzaga plazan Maiatzaren Lehenerako sindikatuak egingo dituen mobilizazioen berri emateko. Azken bi urteak pandemiak baldintzatuta igaro eta gero, aurten berriz ere kalean mobilizatzera deitu dituzte herritarrak, “Altxa! Egin dezagun posible. Zaintza lanak, enplegua, ondasuna banatu” goiburuari jarraituz. Sindikatu abertzaleak hainbat deialdi iragarri ditu Hego zein Ipar Euskal Herrian, tartean Eibarren: domekan eskualde mailako manifestazioa abiatuko da Untzagatik, 12:00etan, eta amaitu eta jarraian, ekitaldi politikoa egingo da. Ondoren, 14:30ean herri bazkaria egingo da (txartelak erosteko LAB-en egoitzetara jo behar da) eta, bazkalostea girotzeko, Hemen taldeak kontzertua emango du.
Sindikatuko ordezkarien berbetan, “Maiatzaren Lehen honetan, LABetik enplegua eta zaintzak banatzeko eta aberastasuna birbanatzeko politiketan egingo dugu azpimarra. Izan ere, banaketa hirukoitzaren alde egiten dugu, zaintza lanak, enplegua eta aberastasuna banatzearen alde”.
Nabarmendu dutenez, “gaur egungo egoera ez du pandemiak sortu, ezta Ukrainako gerrak ere”. Sindikatuan argi daukate arazoa kapitalismoa eta bere politika neoliberalak direla eta, konponbidea, berriz, eredu ekonomiko eta sozial berri batetik baino ez dela etorriko: “Benetan pertsonak babestu nahi badira, langile klasea eta herri-sektoreak zaindu nahi badira, asmo hori eslogan hutsean uzterik ez dago. Bada ordua pertsonen beharrak eta bizitza erdigunean jartzeko”.