“Zaintza sistemaren erregimenaren auzia ekofeminismotik” hitzaldia hartuko du bihar Andretxeak

Herritar guztientzat zabalik egingo den saioa 18:00etan hasiko da, eta hizlariak euskaraz arituko dira.
“Zaintza sistemaren erregimenaren auzia ekofeminismotik”  hitzaldia hartuko du bihar Andretxeak
2024/10/08 18:30
eta kitto!

Zaintza sistemari buruz berba egiteko saioa egingo da bihar arratsaldean Andretxean, Marta Barba Gasso eta Mirene Begiristain Zubillagarekin. Euskaraz egingo den solasaldia 18:00etan hasiko da, eta “Zaintza sistemaren erregimenaren auzia ekofeminismotik” izenburuari jarraituta arituko dira berbetan. Bertaratzen direnekin batera, gaiari heldu eta hausnarketa egitea da asmoa.

Zaintza nola ulertzen den, noren gainean jausten den, eta bertan ematen diren etenei buruz hitz egin daiteke. Izan ere, kontuan hartzen al dira baliabide naturalen erabilera gobernatzen duten legeak, horiek sostengatzen dituzten bizi-beharrak, lurraren zaintza lanetan jarduten dutenen lan baldintzak, edota pertsonen zaintza lanetan beharrezkoak diren atsedenaldiak eta askatasun eskubideak? Horiek izango dira biharko saio irekian aztertuko diren gaietako batzuk.