"Zaintzaren arkitekturak" liburua aurkeztu zuen atzo Irati Mogollonek
Martxoak 8ko egitarauaren barruan antolatu zen hitzaldia
2024/03/07
14:01
eta kitto!
Zahartzaroaz, zaintzaz eta etxebizitzaz jardun zuen ikerlari lezoarrak, ikuspegi feminista sistemikotik. Zaintzaren arkitekturak pertsonen autonomia errazten du, haiek mugitu ahal izatea ahalbidetzen du, aurkitzea, euren beharrak asetzea, lortu ahal izateko hamaika traba gainditu behar izan gabe. Horretaz mintzatu zen atzo Andretxean Irati Mogollon gaian aditua. Ekitaldia hasi aurretik, Eibarko Poesía... eres tú taldekoek emanalditxoa eskaini zuten.
Gaur arratsaldean, bestalde, "80 amandre" helduentzako ipuina eskainiko du Dorleta Kortazarrek, 18:30ean Andretxean.