ZARELAKO GARA | Nara Goikoetxea, Arrate Valenciaga eta Helene Otaduy

Merkataritzaren iraganaz eta orainaz jardun dute hiru eibartarrek
2024/12/09 17:21
eta kitto!

Nara Goikoetxea, Arrate Valenciaga eta Helene Otaduy elkartu ditugu oraingoan, bi belaunaldi ezberdin Eibarko komertzioaren inguruan jarduteko. Gertutik bizi dute hirurek gure herriko merkataritza: Arratek urte askoan egin du lan jende-aurrean, eta Narak eta Helenek euren familien bidez ezagutu dute denda batean lan egitea zer den. Merkataritzaren iraganaz eta orainaz jardun dute, euskarak lehen zuen eta gaur egun duen presentziaz, lehen hitza euskaraz izatearen garrantziaz… Eta beste hamaika kontu azaldu dizkigute.