Zelan jokatu kalean bakarrik dauden txakurrekin ("Marcan Huella")
2016/07/26
12:04
eta kitto!
Opor sasoian kalean abandonatzen diren txakurren kopuruak gora egiten du. Gezurra badirudi ere, uda iristen denean, bapatean txakurrek “traba” egiten diete jabe batzuei eta kalean, mendian edo bide ertzean lagatzea erabakitzen dute. Dena dela, urte guztian gertatzen da arazoa hori. Guzti honen alde positiboa da Euskal Herrian eta estatu mailan txakurren eta, orohar, animali guztien eskubideen alde lan egiten duten gero eta talde gehiago dagoela. Debabarrenean “Marcan Huella” elkarteak kalean bakarrik lagatzen diren txakurrentzat etxe bat topatzen lan egiten du. 2014an sortu zenetik elkarteak 150 txakur inguru jaso ditu. Edozein lekutan gaudela, txakur bat aurkitzen baldin badugu zelan jokatu behar dugun azaldu digute.
Txakurra kalean abandonatuta lagatzea merke ateratzen da. Gaur egun zigor administratiboa 300 eurokoa da, “eta hau aterpetxe batean edo erresidentzia batean lagatzea baino merkeagoa da”, azaldu digu “Marcan Huella”eko Nerea Pulidok. Txipa da txakurra identifikatzeko dagoen sistema; hor agertzen dira animaliaren datu guztiak. Askotan txipa kentzeko jabeak laban batekin egindako zauriarekin agertzen da txakurra, “horrela ezingo da txakurra identifikatu eta zigorra saihestuko dute”. Bizi dugun krisialdi ekonomikoa da txakurrak abandonatzearen arrazoietako bat “azken finean, txakurra ondo zainduta edukitzeko dirua gastatu egin behar da”. Beste batzutan, arazo pertsonalak izaten dira, eta sarritan gertatzen da ehiztariek, txakurrak behar ez dituztenean, alde batera lagatzen dituztela.
Zer egin behar dugu txakur bat galduta aurkitzen badugu? Albaitariarengana eramaten badugu, txipa baldin badauka, jabea identifikatu eta telefonoz deitu ahal izango zaio. Kasu askotan ihes egin dute eta jabeek bihotzez eskertzen dute deia. Dena dela, gerta daiteke jabeak telefonoa ez hartzea edo zuzenean ez duela ezer jakin nahi erantzutea. Egin dezakegun beste gauza bat, “Marcan Huella” bezalako elkarte batekin harremanetan jartzea da. Txakurren babeserako elkarte asko dago gaur egun, eta, edozein lekutan egonda ere, erreza da, esate baterako, Facebookaren bitartez, elkarte batekin harremanetan jartzea. “Gauean aurkitzen badugu, udaltzainei deitu ahal zaie, baina, kasu hauetan, jabea ez badute aurkitzen udal txakurtegietan amaitzen dute”, azaldu digu Nereak.
“Marcan Huella”k, gaur egun, ez dauka animaliendako aterpetxerik. “Horregatik, adopzioa lortu arte, harrera-etxeekin lan egiten dugu. Harrera-etxeetan aldi baterako izaten ditugu eta gastu guztiak elkarteak ordaintzen ditu, txakurren esterilizazioa barne. Etxeak berotasuna, goxotasuna eskaintzen du. Harrera etxerik ez dakagunean erresidentzietara eramaten ditugu. Euskal Herrian erresidentzia asko daude eta kasu horietan ere, etxe berri bat aurkitu arte, gastuak elkarteak ordaintzen ditu. Gure helburua da kaleko txakurrak jasotzea, eta ez partikularrak, baina batzutan jabe batzuk gurekin harremanetan jartzen dira txakurra ezin dutelako atenditu. Kasua ondo aztertu ondoren, batzutan geure gain hartzen dugu ardura. Oso kasu konkretuak izaten dira”.
“Marcan Huella”elkarteak 80 bazkide inguru ditu eta 20-30 boluntario inguru dabiltza aktiboki lanean. Urtean zehar hainbat ekimen egiten dituzte: txakurkrosa, mendi martxak, material salmenta, gala benefikoa, haurrentzako heziketa-saioak... Guztiak elkartea ezagutzera emateko eta horietako batzuk dirua batzeko eta, modu horretan, txakurrei laguntzen jarraitu ahal izateko. Herritarrek gero eta elkartasun handiago erakusten dutela esan digu Nereak.