Zientzia tailerrak egingo dira gaur, Errebalen
2025/10/24
11:09
eta kitto!
Gaur, urriaren 24an Klima-aldaketaren inguruko zientzia-tailerrak familian ekimena egingo da Errebal Plazan, 17:00etatik 19:30era bitartean. Antolatzaileen berbetan, “esperimentu praktikoen bidez, hainbat fenomeno zientifiko eta ingurumenekoen berri emango da, irtenbide jasangarriei buruzko hausnarketa bultzatze aldera”. Euskaraz izango dira, 5 urtetik gorako umeentzat, eta aukeratzeko bost txanda egongo dira.