Guraso Berbalagunek ikasturtea agurtu dute

Guraso Berbalagunek ikasturtea agurtu dute
ETA KITTO 2016, Mai 30

Aurreko barixakuan, Guraso Berbalagunak egitasmoan parte hartzen diharduten gurasoek, agur esan zioten ikasturteari. Arratsaldean. euren seme-alabekin batera, tailerra izan zuten …eta kitto!-n. Gominolazko lore politak egin zituzten, loreontzi eta guzti. Eta iluntze partean, afarimerienda gozoarekin batera agurtu zuten ikasturtea. Dena dela, oporrak hartu aurretik, beste ekintza bat antolatuko du …eta kitto!-k Gurasoak Berbetan egitasmoaren barruan. Ekainaren 16an, eguena, Plaza Bete Poz ikuskizunarekin gorputza eta mingaina dantzan jartzeko aukera izango dute, ume zein helduek, arratsaldeko 17:00etatik aurrera Urkizuko parkean.

afarim. retokauta 2afarim retokauta 5afarim retokauta 6afarim retokauta 3afarim retokauta 7afarim retokauta 8afarim retokauta 9afarim retokauta 10afarim retokauta 11

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »