Apirilak 20-22 asteburuan ere jokatuko da Gin Tonic lehiaketaren 3. edizioa. …eta kitto! Euskara Elkarteak sortutako Euskeraz Primeran! kanpainaren barruan sartzen da lehiaketa.
14 tabernak eman dute izena eta aurreko asteburuan (apirilak 13-15) zein hurrengoan (apirilak 20-22) gin-tonicak dastatzeko aukera izango da ondorengo tabernetan:
- AKARA, AMESTI, AMETSA, ARKUPE, CHIC, DOS DE MAYO, GURIDI, KONTENT, KOSKOR, KULTU, LAUREL &HARDY, O´JAYS, SLOW, XOK.
Bezeroek tabernetako Gin Tonic-ak bozkatzeko aukera izango dute, eta bozketa horretatik irtengo dira 3 finalistak. Finala maiatzaren 4ean izango da Untzagan, eta aurten ere Oihan Vega etorriko da Eibarrera finala aurkeztu eta girotzera.ari-banaketa finalaren egun berean egingo da, iluntzean. taberna irabazleak 300 euroko saria irabaziko du, eta 2. eta 3. sailkatuek, berriz, koktelak egiteko kit bana.
Eta tabernetan botoa ematen duten herritarren artean asteburuko egonaldi bat zozketatuko da.







#...eta kitto!#eibar#euskera#euskeraz primeran#gin tonic lehiaketa#lehiaketa
Gaiarekin zerikusia duten albisteak