"Sardina Freskue" ikuskizunarekin hasiko du ikasturtea Berbetanek
Ikasturtea behin hasita, laster jarriko dira martxan `Berbetan´, `Gurasoak Berbetan´ eta `Ongietorri´programak. Horretarako, eta urteroko ohiturari jarraituz, ikasturte hasierako jaialdia antolatuko du …eta kitto!-k datorren astean.
Irailaren 22an, martitzena, Eidabe konpainiaren “Sardina Freskue” ikuskizun dibertigarria ikusteko aukera izango da, Untzagan, harmailen aldean, 17:30etik aurrera. Euria egingo balu ikuskizuna Errebal Plazian egingo litzateke.
Bien bitartean, …eta kitto!-k antolatzen dituen programetan izena eman nahi izanez gero, epea irekita dago.`Berbetan´-ek euskara praktikatzeko aukera eskaintzen du, astean behin ordubetez, giro lasai eta informalean eta talde txikietan. `Gurasoak Berbetan´familia-giroa euskalduntzeko egitasmoa da; aukera dago hor ere mintzapraktika egiteko, baina horrez gain familian egiteko moduko ekintza asko antolatzen dira urtean zehar. Azkenik, `Ongietorri´harrera eta elkarbizitzarako programa da, euskaraz jakin ez baina euskarara eta euskal kulturara hurbildu nahi duten hoientzako pentsatua.
Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko: 943200918 / elkartea@etakitto.eus.