Bingoan ibili dira aste honetan ere guraso berbalagunak eta haien familiak

Bingoan ibili dira aste honetan ere guraso berbalagunak eta haien familiak
2020/05/13 17:25
eta kitto!
Arratsaldeko zazpiak puntuan, etxeko txikienek kalera irteteko duten ordutegia amaitu eta berehala ekin zioten martitzenean aste honetako bingo-saioari. Adi-adi denok, nork bere kartoia eskuetan, eta hasi ziren arratsaldeko lehenengo zenbakiak irteten. Oraingoan ere bi jokaldi izan ziren; lehenengoan Ekhi izan zen lerroa osatzen lehena eta bingo ere berak egin zuen; eta bigarren jokaldian, berriz,  bi neskarentzat izan ziren sariak: Jonek osatu zuen lerroa lehenengo eta Norak lortu zuen bingo egitea.

Datorren astean ere beste saiotxo bat izango dute.

bINGO1UEU-Irakaskuntza-Master