Euskeraz Primeran kanpaina neguko beherapenen azokan izan da

Euskeraz Primeran kanpaina neguko beherapenen azokan izan da
ETA KITTO 2018, feb 26

Azken urteotako ohiturari jarraituz, Euskeraz Primeran! denda eta tabernetan euskeraren erabilera bultzatzeko kanpaina beherapenen azokan izan da. Oraingoan, bizitzako alor ezberdinak irudikatzen zituen horma-irudi bat eraman dugu azokara, eta gerturatzen zirenei eurak euskera gehiago non erabili beharko luketen galdetu eta horren arabera puntua edo pegatina jartzen zuten. Horren trukean, erosketetarako boltsa jasotzeaz gain, Eibar Merkatalgune Irekiak emandako 100 euroko erosketa-txartelaren zozketan sartu ziren eta irabazlea Widad Bensliman izan da. Ongi Etorri Berbetan-era programako kidea da Widad eta astean behin hurbiltzen da …eta kitto!-ra euskera eta euskal kultura ezagutzeko asmoarekin. Zorionak!

formoso moztuta

 

 

 

 

 

 

 

 

emon puntua moztuta

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »