Guraso Berbalagunak Arditurriko meazuloetan egon dira

Guraso Berbalagunak Arditurriko meazuloetan egon dira
2018/04/23 eta kitto!
Eguraldi paregabeak lagunduta Arditurriko meazuloak (Oiartzun)  bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten joan den zapatuan guraso berbalagunek eta euren seme-alabek. Penintsulan bi mila urte eta gehiagoz (1984. urtean itxi zen arte) ia etenik gabe ustiatutako meategi bakarrenetakoa dugu Arditurrikoa. Bisita egin eta gero, bere sasoian trena igarotzen zen bide berdetik Oiartzunera arte joan ziren oinez eta bertan bazkaldu zuten, egun biribilari amaiera bikaina emanez.

Guraso Berbalagunekin egingo den hurrengo saioa maiatzaren 18an izango da, "Barixakuak jolasian" ekimenaren barruan. Egun horretan lore-sortak egingo dituzte seme-alabekin batera, arratsaldeko 17:00etan hasiko den tailerrean.

Arditurri moz 1Arditurri moz 3Arditurri moz 4Arditurri moz 5Arditurri moz 6