Guraso Berbalagunak patinatzen ibili dira

Guraso Berbalagunak patinatzen ibili dira
2015/11/24 eta kitto!
Aurreko zapatuan guraso berbalagunak eta horien seme-alabak Donostiako Txuri Urdinen izan ziren patinatzen. Talde polita irten zen autobusez Eibartik, Donostian bertan zeuden beste guraso batzuk ere han elkartu ziren, eta ipurdikoren bat edo beste tarteko, barre artean igaro zuten arratsaldea izotz gainean patinatzen, eta jakina, euskeraz berba egiten.

[foogallery id="40913"]