II. Gilda Lehiaketako irabazleak “Kontent” eta “Cepa” izan dira

II. Gilda Lehiaketako irabazleak “Kontent” eta “Cepa” izan dira
ETA KITTO 2016, Mar 09

Ostalariak eta Dendariak Berbetan programaren barruan “Euskeraz Primeran” II. Gilda lehiaketa egin genuen martxoaren 3 eta 4an, hau da aurreko asteko eguen eta barixakuan.

Iaz bezala, arrakasta handia izan du lehiaketak, 24 tabernak hartu dute parte eta nabaria izan da bi egun horietan tabernetan, gilda desberdinak dastatzen, ibili den jendea mordoxka.

Iaz erraza izan ez bazen aurten are zailagoa izan da epaimahaia osatu duten Mireia Alonso, Josu Gimenez eta Josu Mugerzarentzat erabakia hartzea. Parte-hartzaile kopuru altua eta batez ere aurkeztutako lanen maila ona azpimarratu nahi izan dute hirurek. Adierazi dutenez, “iaztik hona eboluzio nabarmena egon da. Aurkezpen zainduagoak, sormen lan handiagoa… Txalotzekoa da ostalariek hartzen duten lana lehiaketan parte hartzeko“.

“Kontent”  izan da epaimahaikideentzat gildarik onena aurkeztu duen taberna. Bai aurkezpen, sormen zein zapore irizpideetan notarik altuena jaso baitu. Herritarren artean aldiz, Urkiko “Cepa” taberna izan da irabazlea.

2.000 lagun baino gehiagoren bozkak jaso ditugu eta hauen artean zozketatu dugun bi lagunendako afaria Kantabria jatetxean Ane Arteagari egokitu zaio.

Kantabria jatetxeko afaria Ane Arteagak irabazi du

Kantabria jatetxeko afaria Ane Arteagak irabazi du

 

Lerro hauek aprobetxtau nahi ditugu …eta kitto! Euskara Elkartearen izenean epaimahaikideei, tabernariei eta herritarrei eskerrak emateko.

 

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »