II. Gin Tonic Lehiaketa maiatzean

II. Gin Tonic Lehiaketa maiatzean
ETA KITTO 2017, Api 05

Euskeraz Primeran! kanpainaren barruan, …eta kitto! Euskara Elkarteak II. Gin Tonic Lehiaketa antolatu du maiatzerako. Maiatzeko lehenengo bi asteburuetan (5-7 eta 12-14) probatu ahal izango dira lehiaketara aurkeztuko diren Gin Tonic-ak eta bezeroek botoa eman ahal izango dute tabernetan egongo diren ontzietan. Botoa ematen dutenen artean asteburu bateko egonaldia zozketatuko da. Herritarrek egindako bozketa horretatik irtengo dira 3 finalistak, eta finala maiatzaren 19an, barixakua, izango da, arratsaldeko 20:30etik aurrera Untzagan. Tabernariek apirilaren 21era arte izango dute izena emateko epea.

Irabazleak 300 euro irabaziko ditu eta 2. eta 3. sailkatuek koktelak egiteko kit bana.

Euskeraz Primeran! …eta kitto! Euskara Elkarteak, Udalarekin batera, 2014. urtean abian jarri zuen kanpaina da eta denda eta tabernetan euskeraren erabilera bultzatzea du helburu.

Hona hemen lehiaketan parte hartzeko oinarriak.

Maquetaci—n 1

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »