Aurreko barixakuan, …eta kitto! Euskara Elkarteak antolatzen duen Gurasoak Berbetan programaren barruan, mozorro-tailerrean jardun zuten ume eta gurasoek. Oso material gutxirekin eta oso modu errazean, lau mozorro egiteko aukera izan zuten: Peter Pan, sorgina, aztia eta elurreko panpina.
Barixakuak Jolasian ekimena hilean behin antolatzen du …eta kitto!-k, Berbetan programan izena emanda duten gurasoentzat. Hurrengoa martxoan izango da, eta Korrikaren atarian egongo garenez, petoak eta buruan jartzeko zintak egingo dituzte.
#Barixakuak Jolasian#Gurasoak Berbetan#mozorro-tailerra