Munduko janarien tailerra: Bangladesh

Munduko janarien tailerra: Bangladesh
2017/11/23 eta kitto!
Ikasturte honetan martxan jarri dugun tailer-ziklo baten hasiera izan zen asteartekoa. Ikasturtean zehar munduko janari desberdinak nola prestatzen diren ikasteko aukera izango dute partaideek.

Lehenengo honetan, Bangladesheko arroza nola sukaldatzen den ikasteko aukera izan genuen azaroaren 21ean.

Guztira 15 lagun bildu ginen Portaleako sukaldean. Osagaiak ezagutu, osagai hauek arroza prestatzeko aurretiako prestaketa zein de ikasi eta ondoren sukaldean murgildu ginen.

Giro ederrean pasa genuen arratsaldea sukaldatu, hitz egin eta elkar ezagutzen genuen bitartean. Guzti hau te goxo batek lagunduta egin genuen.

Hurrengoa urtarrilean izango da!

MUNDUKO JANARIAK 1 Adi- adi jarraitu zituzten emandako azalpenak.

MUNDUKO JANARIAK 2 Jaki goxoen usainak Portaleako sukaldea bete zuen.

MUNDUKO JANARIAK 4 Denek hartu zuten parte bazkaria prestatzen.

MUNDUKO JANARIAK 5 15 lagun egon baziren ere, 50 lagunentzako bazkaria prestatu zuten!

MUNDUKO JANARIAK 7 Osagai- zerrenda luzea izan zen.