31. Euskal Jaialdia jokatu da Untzagan

2026/06/26 09:24
eta kitto!

Untzaga plaza jendez bete da eguenean, ekainak 25, San Juan jaietako Euskal Jaialdia dela eta. ...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatutako ekitaldian herri-kirolak eta taldekako probak izan dira protagonista, eta ikusle ugarik jarraitu dute lehia gertutik.

Aurtengo irabazlea Ernesto Ezpeleta “Bihurri”, Goizeder Beltza, Sara Jiménez de Aberasturi, Aratz Beltza eta Mikel Agirrek osatutako taldea izan da. Bigarren postuan sailkatu dira Hodei Ezpeleta, Alex Txikon, Karlos Aretxabaleta, Enara Beltza eta Ainhoa Larrinoa.

Argazkiak: Irati Alvarez Malaxetxebarria