ERREFUXIATUAK, ongi etorri

ERREFUXIATUAK, ongi etorri
2017/05/11 eta kitto!
Atzo arratsaldean "ERREFUXIATUAK, ongi etorri" erakusketa bisitatzeko aukera izan genuen. Antolatzaileak Mugak eta Sos arrazakeriak dira eta Tarana Karimek bisita gidatuak egiten ditu.  17 panelek osatzen dute eta Tarana ibilbidean zehar historiari erreparatu eta egungo egoerara arte errefuxiatuek bizi duten egoeraz aritu zen.  Ibilbidean zehar eta amaieran, iritziak, zalantzak eta egoera desberdinak elkartrukatzeko aukera izan genuen.