Atzo, urtarrilaren 26an, arratsaldean Arrate Kultur elkarteak eta …eta Kitto!-k antolatutako San Blas ikastaroa egin genuen Portaleako sukaldean. Ongi etorri Berbetanera eta Berbetan programetako hainbat kide bertan parte hartu zuten eta giro ezin hobea izan genuen.
Dakizuenez, Ongi etorri Berbetanera harrera eta elkarbizitzako programa da eta Berbetan mitzapraktikako taldeak dira. Bai bata zein besteak Eibarko Udalaren babesa jasotzen dute.
Errezeta euskeraz idazten hasi eta ondoren Bengalieraz, Arabieraz eta Wolofez idatzi eta irakurtzeko aukera izan genuen.
Arratsalde ederra pasatu genuen San Blasak egiten ikasten, errezetak elkartrukatzen eta elkar ezagutzen.