San Blas tailer arrakastatsua

San Blas tailer arrakastatsua
2017/01/27 eta kitto!
San Blas goxo-goxoak eta giro ezinhobea Arrate Kultur Elkarteak eta ...eta kitto! Euskara Elkarteak elkarlanean antolatutako San Blas tailerreko lehen saioan (hurrengoa bihar izango da, larunbata).

Jatorri desberdinetako lagunak elkartu ziren, Leire Alberdi, Arrate Osoro eta Virginia Solaren gidaritzapean San Blas opilak egiteko eta, sanblasak egiten ikasteaz gain, osagaien izenak bengalieraz, wolofez edo arabieraz ezagutzeko aukera ere izan zuten.