Torrekuak hartuko ditu aste honetan Barixakuak Jolasian ekimeneko jolasak

Torrekuak hartuko ditu aste honetan Barixakuak Jolasian ekimeneko jolasak
ETA KITTO 2023, feb 06

Joan den barixakuan Txaltxa Zelaiko harmaila inguruan egin ziren Barixakuak Jolasianeko jolasak, eta, aste honetan, Torrekuako txanda izango da. Betiko moduan, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara egingo dira jolasak 2 eta 8 urte bitarteko umeentzat, lau begiraleren laguntzarekin eta doan. Hurrengo asteburuan aratosteak direla-eta ez da jolasik egingo, eta ikasturte honetako azkenak, beraz, otsailaren 24an egingo dira, Urkizuko parkean.

Txaltxa 1M

Txaltxa 3M

Txaltxa 5M

Txaltxa 7M

Txaltxa 6M

Gurasoak Berbetan programaren barruan antolatzen du …eta kitto! Euskara Elkarteak Barixakuak Jolasian ekimena. Umeek zein gurasoek ondo pasatzeaz gain, “euren artean euskaraz jardutea da nahi duguna eta guraso desberdinen arteko harreman berriak egitea”, diote elkartetik. Gurasoak Berbetan egitasmo familia-giroa euskalduntzeko helburuarekin sortu zuen …eta kitto!-k, Berbetan mintzapraktika programaren barruan, eta, “euskara maila hobetu eta erabiltzeko ohitura hartzeko baliagarria izateaz gain, euskal harreman sarea sendotzeko ere lagungarria da”.  Eta, hain zuzen, asmo horrekin ekintza ugari antolatzen dira urtean zehar: irteerak, afari-meriendak, eskulan-tailerrak…  Urte osoan eman daiteke izena, familiaka edo kuadrillaka, eta doan da. Informazio gehiago nahi izanez gero deitu 943200918 telefonora edo idatzi elkartea@etakitto.eus helbidera.

 

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »