Txalan-txalan bikote linguistikoak osatuz eta hizkuntza trukaketarako egitasmoa da. Egitasmo honen helburua, bikoteen arteko hizkuntza trukaketa da eta Eibarko bizilagunoi elkar ezagutzeko aukera zabaltzea ere bai, jatorria bat edo beste izan.
Bikoteak, adina, afizioa eta ezagutu edo praktikatu nahi den hizkuntzaren arabera osatuko dira. Izen-ematearen ostean elkarrizketak egingo dira bikoteak sortzeko.
Programa honen bidez, hizkuntza ezagutu edo praktikatzeaz gain, Eibarko eta Eibarren bizi garen beste jatorri batzuetako bizilagunak elkar ezagutzeko aukera izango dugu, aurrez aurre, eta hizkuntza, ohiturak, kultura… trukatuko ditugu.
Izena-emateko edota informazio gehiago nahiz izanez gero: