Aurreko eguaztenean Txoborro magoak Urkiko auzoa bisitatu zuen, Berbetan eta Ongi etorri Berbetanera programen barruan antolatutako ekitaldian. Jende asko erakarri zuen magia-ikuskizunak eta ume zein helduak aho zabalik gelditu ziren Txoborrok egindako trikimailuekin.
Datorren astean Tor magoaren txanda izango da, Amaña eta Urkizuko auzoak bisitatuko ditu martitzen eta eguaztenean, 17:30etik aurrera.